Sozialistek elkartasuna adierazi diote bart hil zen arrantzalearen ingurukoei
Familia, lankide eta Kofradiako kideei elkartasun mezua helarazteaz gain, segurtasun neurriak hobetu behar direnean berretsi da udal taldea.
Hondarribiko PSE-EEren taldeak elkartasuna adierazi nahi izan dio bart Santoñan arrantzan lanean zebilela, bihotzekoak jota hil egin zen arrantzalearen familia, lankide eta gertukoei. Bai herrian bai Kofradian, gaurkoa egun tristea dela adierazi dute sozialistek.
Hortaz gain, arrantza sektoreko segurtasun-neurriak hobetu behar direla gaineratu dute. Izan ere, maiz denboraldi luzeak egiten dituzte itsasoan, edo aurreikusezinak diren egoera larriei egin behar izaten diete aurre.
Atzo hil zen arrantzale hondarribiarra San Antonio Berria itsasontzian, Santoña inguruan zebilela. LAB sindikatu abertzaleak elkarretaratzea deitu du Hondarribiko Kofradian datorren asteazkenean, goizeko 11:30etan.