Parte hartze handia Krean
Atzo, egun osoan zehar, hitzaldiak, tailerrak eta bestelako ekintzak egin dituzte. 450 lagunetik gora bildu dira.

Atzo, Ficoban Krea Bidasoa ekintzaileentzako azokaren 13. jardunaldia egin zuten. Pandemiaren eraginez, aurrez aurreko saioak bertan behera geratu ziren iaz, baina berreskuratu egin dituzte aurten: guztira, 450 lagunek parte hartu dute.
Ekintzaileak, enpresa pribatuak eta erakunde publikoen esperientziak elkartrukatzeko topagune izan da azoka, eta egun osoan zehar, hitzaldia, tailerrak eta bestelako ekintzak egin dituzte. Guztira, 14 jarduera izan dira.
Jose Antonio Santano Irungo alkatearen arabera, Krearen hasierako helburuak bete dira gazteak, ekintzaileak enpresa pribatuen parte hartzea izan baita, “guztien arteko lankidetzak onura garrantzitsuak sortzen ditu eskualdean”.
Maria Serrano Bidasoa Bizirik-eko presidenteordeak antolaketan egin den ahalegina nabarmendu du, “ilusio eta dedikazio hori ediziotik ediziora izan duen bilakaeran ikusten da”. Horrez gain, berrikuntza eta modernizazioaren alde egin duten enpresa eta ekintzaileen arteko topaketa une honetan “are eta garrantzitsuagoa” dela gaineratu du.