II. Errepublikaren 91. urteurrena ospatzera animatu ditu irundarrak Nicolas Gerendiain elkarteak
Hilaren 13an bandera errepublikanoa zintzilikatuko dute San Juan plazan, eta 14an aldiz, karabana errepublikanoa egingo dute.
II. Errepublikaren 91. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi egingo ditu aurten Nicolas Gerendiain talde errepublikanoak. Hilaren 13an (asteazkenean) hasiko dute egitaraua: San Juan plazan bilduko dira lehenik, txalaparta soinuekin hasiera emateko egunari. Komunikatu bat irakurriko dute, eta ondoren, bandera errepublikanoa zintzilikatuko dute.
Hilaren 14an aldiz (osteguna da), karabana errepublikanoa egingo dute Gal Stadiumetik abiatuta, Irungo hainbat auzotan barrena. Autoz, bizikletaz edota patinetez egitera animatu dituzte irundarrak, eta soinean bandera bat eramateko deia egin dute.
Bi egunetan balkoietan bandera errepublikanoa zintzilikatzeko eskaera egin du elkarteak.