[Galeria] Euskararen aldeko oihuz bete dute hiriko erdigunea
Gaur Irungo Korrika Gaztearen txanda izan da. HITZA bertan izan da eta irudi sorta bildu du.
Korrika Gazte handia osatu dute gaur hiriko ikastetxeetako gaztetxoek. Mendeluko biribilgunetik abiatu dira lekukoarekin, eta hiriko erdiguneko kale eta plazak musika, kolore eta euskararen aldeko oihuz bete dituzte. Zabaltza plazan bukatu dute, amaierako ekitaldi batekin. HITZA goizekoan izan da, eta bertan zenbait irudi bildu ditu, ondorengoak: