Abonatuentzako kanpaina berezia hasi dute Artalekuk eta Azken Portuk
Datorren astelehenetik (hilak 11) aurrera bazkide egiten diren guztiek ez dute matrikularen kontzeptua ordaindu beharko.
Artaleku edo Azken Portu kiroldegietako abonatuak adi egon daitezela, kanpaina berri bat hasi baitu udalak. Honen arabera, datorren astelehenetik (hilak 11) aurrera bazkide egiten diren guztiek ez dute matrikularen kontzeptua ordaindu beharko. Hala, matrikulari dagozkion 43,16 euro aurreztuko dituzte haur abonatu berriek, baldin eta ama edo aita dagoeneko bazkide badira; helduek aldiz, 77,65 euro aurreztuko dituzte.
Abonu berriak egiteko Irun Txartela baliatu beharko da, kiroldegietan egin beharko dira.