Osasun Bidasoa plataformako hiru kidek hitza hartu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Elkarrekin Podemos-IU taldeak eskatuta, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoaren birmoldaketa proiektuaren gaineko kezka eta desadostasunak adierazteko aukera izan dute.
Elkarrekin Podemos-IU taldeak eskatuta, Osasun Bidasoa plataformako hiru kidek (haietako bi osasun langileak) agerraldia egin dute gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Bidasoa ospitaleko bloke kirurgikoaren birmoldaketa proiektuaren gaineko kezka eta desadostasunak adierazteko. Haiekin batera taldeko David Nuño eta Eukene Lopez izan dira.
Besteak beste, gutxienez 18 hilabeteetan segurtasunerako bermeen falta dagoela esan dute plataformako kideek, baita birmoldaketa proiektu horrek aintzat hartu beharko lukeela etorkizuneko ikuspegia ere. “Emaitzak baliagarria izan behar du gaurko eta hemendik 30 urtetarako ere, populazioaren hazkuntza bere gain hartu behar du, eta behar berriak ere bai”, esan dute.
Euren desadostasuna adierazi dute jarduera kirurgikoa Onkologikora lekualdatzearekin. Erantsi dute Onkologikoak ez dituela behar diren espazio egokiak, ezta behar diren baliabideak ere Bidasotik iritsitako erabiltzaileen bolumena hartzeko ere “Asistentziaren kalitatea eta erabiltzaileen segurtasuna ukituta egongo dira”.
Nuñok, Elkarrekin Podemos-IU taldearen izenean esan du “plataforma bultzatzen eta osasun langileei eta eskualdeko herritarrei babesa ematen jarraituko” dutela, “Eusko Jaurlaritzak berriro aztertu dezan proiektu hau”.