Aste Santuko programazioa indartu du gaztelekuak
Jarduera eta ekintzaz betetako programa osatu dute, bihartik hilaren 30era bitarte.
Aste Santu honetan hamaika ekitaldi eta jarduera eskainiko ditu Martindozenea gaztelekuak. Hileko azken astera arte luzatuko dute aurtengoa, Ipar Euskal Herriko erabiltzaileek ere parte hartu ahal izan dezaten, astebete gehiagoko oporraldia baitute. Bihar emango diote hasiera programazioari.
Aurtengoan, gainera, 15 eta 18 urte bitarteko gazteak “modu segmentatuan” ariko dira, hau da, “programa espezifiko baten diseinu eta garapenarekin, haien beharrak, proposamenak eta kezka partikularrak jasoz”, azaldu dute udaleko iturriek. Horretarako laugarren hezitzaile bat ariko da datozen asteetan.
Santi Jimenez ordezkariak nabarmendu du “gure gazteek une oso konplikatuak bizi izan dituztela eta ezin izan dutela normaltasunez erlazionatu eta bitartean gauza asko galdu direla. Aukera hau oso modu ona da berriz elkar topatzeko, eta ziur gaude asko gozatuko dutela”. Horri lotuta, aurtengoa biribiltzeko, hilaren 30ean “jarduera eremu oso desberdinetarako proposamen bat” antolatuko dute, askotariko ekintzekin (eremu artistikoa, sushi eremua, tarot eremua, perfume-eremua, perkusioa…).
Ondorengoa da programa osorik:
- Hilak 8: Ligoteo time jarduera.
- Hilak 8: Pizzak jarduera. Pizzak egiteko eta afari-merienda egiteko jarduera izango da.
- Hilak 9: Diskofesta, DJ Enekoren eskutik.
- Hilak 12: Ttik Tok txapelketa. Bakarrik, binaka edo taldean Tik Tok bideoak
grabatuko dituzte gazteek. Bideo guztiak amaituta, dibertigarriena zein den bozkatuko dute. - Hilak 13: Area 51 eskaladako aretora irteera.
- Hilak 19: Markoak egiteko tailerra. Tailer honetan parte hartzaileek
argazkientzako markoak egingo dituzte zeramikazko zatiak erabiliz. - Hilak 20: Egun osoko txangoa Donostian.
- Hilak 21: Perfumeak egiteko tailerra. 20 usain desberdinekin esperimentatuko
dute gazteek eta parte hartzaile bakoitzak perfume esklusibo bat sortuko du. - Hilak 22: Zapatilak kustomizatu. Tailer honetan apuntatzen direnek zapatila
zuri batzuk margotuko dituzte. - Hilak 22: Karting irteera.
- Hilak 23: Ihes gela. Proba eta asmakizun desberdinak gaindituz areto batetik
75 minututan irteteko erronka izango dute gazteek. - Hilak 26: Zinea.
- Hilak 28: Makrame tailerra. Makrame teknika erabiliz parte hartzaileek
belarritakoak egingo dituzte. - Hilak 29: Desberdintasuna bizitzea. Jarduera honen bitartez kirol egokitura
hurbildu nahi dituzte gazteak. - Hilak 30: Sketch eta art graffity saioa.
Inskripzioak (eta informazio gehiago) helbide honetara idatziz egin beharko dira.