Korrika leku bakoitzera noiz iritsiko den argitara eman du AEK-k
00:46an sartuko da Irunen, eta Hondarribian 01:30ean. Xehetasun guztiak albistean jaso dira.
Korrika Irun eta Hondarribian leku bakoitzean zein ordutan pasako den zehazten duen bideoa argitaratu du AEK-k.
Irun:
Leku esanguratsuei dagokienez, 00:46ean sartuko da Santiago zubitik Irunera, eta Ama Xantalen ermitara 01:00etarako iritsiko da. Ondoren, beste hiru lekuko aldaketa egingo dituzte Arretxe gainean, Soroxarta parkean eta Letxunborro hiribidean. Jarraian, Hondarribirantz joango dira eta bertatik bueltan joango da Korrika Kateara; zehazki, Elatzeta paretik 02:52an hasiko dira lasterka. Gainera, Lakaxita gaztetxetik ere pasako da lehenagotik 02:30ean.
Hondarribia:
Urtero bezala Mendelutik sartuko da Korrika 01:30ean, eta Kostara 01:39an ailegatuko da. Udaletxe parean 01:46an hartuko dute lekukoa eta 01:50ean San Pedro kalean ariko dira tipi-tapa. Hortik, kiroldegira joango dira (01:56), Talaia eskolatik pasako dira (02:00), Txiplaun lekuko aldaketa bat egingo dute ere zortzi minutu beranduago, eta lekukoaren azken txandakatzeak 02:12ean Kostan eta 02:25ean Mendeluko zubian izango dira.
HITZA-ren kilometroa Bidasoa zeharkatu bezain laster hasiko da Oiartzungo Gurutzeko bidean 03:05ean.