Ukrainarrei harrera egin dieten familiei laguntzeko janari banaketa abiatu du Nagusilanek
Salatu dute "iritsitako errefuxiatu askori harrera egin dieten familiek ez dutela laguntzarik jaso". Hilean behin banatuko dute Gipuzkoako Elikagai Bankuak bildutako janaria, eta larunbat honetan egingo dute lehen banaketa.
Ukrainarrak euren etxeetan jaso dituzten familiei laguntzeko janari banaketa abiatu berri du Nagusilanek, salatu baitute “iritsitako errefuxiatu askori harrera egin dieten familiek ez dutela elikagaiak ordaintzeko laguntzarik jaso”. Hilean behin banatuko dute bildutako janaria, eta larunbat honetan egingo dute lehen banaketa. Orotara, zortzi familiak jasoko dute laguntza. Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin batera ari dira elkarlanean.
Datozen banaketak jaso ahal izateko, harrera familiek 636 11 60 12 (gaztelaniaz) edo 627 78 43 62 (ukrainarraz) telefono zenbakietara deitu beharko dute, edo bestela helbide honetara idatzi.