Antzerkiari buruzko solasaldia egingo dute larunbatean
Espe Lopez, Ana Paez, Joseba Arza, Javier Gil eta Gurutz Albisuk parte hartuko dute. Gure Morada elkarteak antolatu du.
Palmera Montero Gunean egingo dute jardunaldia. Gure Morada elkarteak solasaldi berezia antolatu du larunbaterako (apirilak 2). Espe Lopez, Ana Paez, Joseba Arza, Javier Gil eta Gurutz Albisu antzerkiaz ariko dira bertaratutako herritarrekin. Palmera Monterok jasoko du saioa, 17:30etik aurrera. Sarrera librea izango dela aurreratu dute antolatzaileek, tokia bete arte.

