Etxean aurkeztuko du Jon Sistiaga irundarrak 'Purgatorio' liburua
CBAk jasoko du saioa, 19:00etatik aurrera. Sarrera librea izango dela aurreratu du udalak, tokia bete arte.
Jon Sistiaga idazle eta kazetari irundarrak Purgatorio liburua aurkeztuko du Irunen datorren ostiralean (apirilak 1). CBAk jasoko du saioa, 19:00etatik aurrera, eta sarrera librea izango dela aurreratu du udalak, tokia bete arte.
Purgatorio bere lehen eleberria da, fikzioa eta errealitatea uztartu ditu. “Damu- eta barkamen-istorio zirraragarria, Euskal Herrian girotua, terrorismoak eragindako zauriak zenbateraino itxi diren galdetzen duena”, horrela definitu du udaleko Kultura sailak irundarraren azken lana.