Dominaz jositako asteburua Santiagotarrakentzat
Domina mordoa eskuratu dituzte asteburu honetan klubeko sekzio guztiek.
Domina festa izan dute asteburu honetan Santiagotarrakeko kirolariek, sekzio guztietako ordezkariak oso fin aritu dira. Lehenik, Eslalomeko Euskadiko Kopako hirugarren proba txukuna jokatu dute. Taldekako lehen postuaz gain, 21 domina poltsikoratu baititu klubak, urrezko 8, zilarrezko beste 8 eta brontzezko bost.
Aitor Iriondo (K1 juniorrean), Izar Garcia (K1 juniorrean), Lauren Laccabane (K1 kadeteetan), Oier Diaz (C1 kadeteetan), Ainara Azanza (C1 kadeteetan), Maialen Olaso (C1 juniorrean), Xabier Taberna (K1 beteranoan) eta Jose Calasanz (C1 beteranoan) izan dira urrezko dominak irabazi dituztenak. Bestetik, honako kirolariek eskuratu dituzte zilarrezkoak: Javier Arruabarrenak eta Maialen Olasok (K1 juniorrean), Mikel Altunak (K1 seniorrean), Aitor Iriondok eta Izar Garciak (C1 juniorrean), Ainara Azanzak eta Unai Santa Cruzek (K1 kadetean) eta
Klara Olazabalek (C1 seniorrean). Azkenik, Aimar Aranak eta Klara Olazabalek (K1 seniorrean) Lauren Lacabanek eta MAite Vallejok (C1 kadetean) eta Oier Diazek (K1 kadetean) brontzezko domina banarekin bukatu dute lehia.
Hurrengo hitzordua klubeko ur bizietako sekzioarentzako izango da, apirilaren 2an, San Migelen jokatuko den 21-22 Eskola Kirolean lehiaketa batean.
Arrakasta Euskadiko Txapelketan
Asteburu honetan ere domina ugari poltsikoratu dituzte Santiagotarrakekoek, oraingoan Trintxerpen (Pasaia) jokatutako Euskadiko K2 eta C2 txapelketan. Klubeko 32 ordezkari izan dira, orotara, urrezko lau, zilarrezko lau eta brontzezko hiru domina irabazita. Honetan ere taldekako lehen postua eskuratu dute.
Jubeniletan Martin Miranda eta Aimar Platerok garaipena bana eskuratu dute, baita Alex Arana eta Markel kadeteek ere. Nahuel Sanchez eta Oihan Arrondo bigarren izan dira, eta Jon Cecilia eta Iñigo Irastorza hirugarren sailkatu dira. Malen Juaristi eta Lorea Cabezon kadeteek irabazi dute, baita Pablo Muiño eta Iker Castañok.
K2 mistoan aldiz, Malen Juaristi eta Iñigo Irastorza lehen postuan iritsi dira; Alex Arana eta Eneritz Aizpiolea bigarren izan dira; Ane Amostegi eta Unai Rojok ere zilarrezkoa zintzilikatu dute, baita Uxue eta Beñat Arsuaga anai-arrebak ere. Amaitzeko, Unai Amostegi eta Maialen Arsuagak hirugarren postua eskuratu dute.
Banku mugikorrean ere, fin
Asteburua biribiltzeko, Legution (Araba) ere hainbat garaipen eskuratu ditu klubeko banku mugikorreko sekzioak. Ondorengo kirolariek eskuratu dute urrezkoa: Jone Laguardia eta Elaia Saenzek scull kadete bikoitzean; Ibai Otxoa, Ander Ibargoien, Pablo Martinez Lacar eta Hugo Rodriguezek scull laukoitzean; Maitane Zapiain eta Aroa Illarramendik scull jubenil bikoitzean; eta Maitane Zapiain eta Ane Calvok scull jubenil bikoitzean.