[Galeria] Saioa Arkonada eta Julen Azkue nagusi Donostia-Hondarribia Talaia Bidean
Emakumeetan Lurdes Oiartzabal lezoarra bigarren izan zen, eta gizonetan Xakib Laxgar errenteriarra hirugarren.
Atzo egin zen, Fortuna Kirol Elkarteak antolatuta, Donostia-Hondarribia Talaia Bidea mendiko lasterketaren hamargarren ekitaldia. Donostia, Ulia mendia, San Pedro, Donibane, Jaizkibel osoa eta Hondarribia zeharkatzen dituen 30,8 kilometroko mendiko lasterketa egiten azkarrenak Saioa Arkonada oñatiarra emakumeetan eta Julen Azkue tolosarra izan ziren. Podiumean Oarsoaldeko ordezkariak izan zituzten gertu biek, Lurdes Oiartzabal lezoarra bigarren izan zelako emakumeetan irabazletik 21 segundora (beteranoen artean lehena) eta Xakib Laxgar errenteriarra hirugarren gizonetan.
Eguraldi ona izan zuten lasterkariek bide osoan. Beharbada, bero gehitxo hain lasterketa luzea egiteko, hego haizearekin. Orotara, 342 izan ziren Hondarribiko helmuga zeharkatu zuten kirolariak.
Jarraian, ohorezko podiumak:
Emakumeak
- Saioa Arkonada Perez (Oñati) 2 ordu, 56 minutu eta 56 segundo.
- Lurdes Oiartzabal Etxeberria (Lezo) 2 ordu, 57 minutu eta 17 segundo.
- Laiane Arrospide Garmendia (Tolosa) 3 ordu, 02 minutu eta 19 segundo.
Gizonak
- Julen Azkue Oria (Tolosa) 2 ordu, 17 minutu eta 56 segundo.
- Martin Diez Virto (Segura) 2 ordu, 20 minutu eta 02 segundo.
- Xakib Laxgar Latraxe (Errenteria-Orereta) 2 ordu, 20 minutu eta 13 segundo.
Beterano azkarrenak
- Lurdes Oiartzabal Etxeberria (Lezo).
- Carlos Garcia Rekondo (Irun).
Sailkapenak osorik
Esteka honetan sartuta, Hondarribiko helmugako argazkiak ikus daitezke: Donostia-Hondarribia Talaia Bidea 2022, helmugako argazkiak (Fortuna KErenak dira).
Jarraian dauden argazkiak, Ana Cruzek HITZArentzat ateratakoak dira. Pasai Donibaneko Alabortzatik gora daude aterata.