Maila handiko finala jasoko du igandean Uranzu pilotalekuak
Binakako Master Laboral Kutxako pilota mistoko elite mailako finala jaso du pilotalekuak. Amaia Aldai eta Andrea Capellanek osatutako bikotea Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminderen kontra lehiatuko dira.
Pandemiak iazkoa geldiarazi arren, aurten bai, Binakako Master Laboral Kutxako pilota mistoko elite mailako finala jasoko du. Igandeko festa (orduan jokatuko dute finala) “erabatekoa” izango dela aurreratu dute, frontoiko harmailak jendez gainezka jokatuko baitira berriro.
Amaia Aldai eta Andrea Capellanek osatutako bikotea Olatz Arrizabalaga eta Enara Gaminderen kontra ariko dira. “Maila handiko finala” espero dute antolatzaileek.
Bertaratu ezin dutenek ETB 1k zuzenean botako du finala.