Ligako hirugarren estropada jokatuko du asteburuan Santiagotarraken aulki mugikorreko sekzioak
Legution (Araba) lehiatuko dira. Klubeko 27 ontzik parte hartuko dute, 56 arraunlarirekin.
Santiagotarrak klubeko aulki mugikorreko sailak Gipuzkoako ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du asteburu honetan, Legution (Araba). Orain arte bi estropada jokatu dituzte, eta beste bostetan lehiatuko dira arraunlariak. Zehazki, larunbatekoaren ondoren, apirilaren 10ean , apirilaren 30ean eta maiatzaren 21ean Orion izango dira klubekoak, eta ekainaren 4an aldiz, Legution berriro.
Klubeko 27 ontzik parte hartuko dute, orotara, 56 arraunlarirekin.