"Europako gau magikorako" kamiseta berezia kaleratu du Bidasoak
Datorren asteartean EHF European Leagueko Multzoen Fasean Danimarkako GOC taldearen kontra duen "hitzordu handirako" espresuki sortu dute elastikoa. Bi koloreren artean aukera daiteke, horia edo urdina.
Bidasoa eskubaloi taldea Europako 16 talde onen artean sartzea lortu du, EHF European Leagueko Multzoen Fasea gainditu baitu. Last 16a jokatuko du talde irundarrak, eta kanporaketako lehen partida etxean jokatuko dute, Danimarkako GOC taldearen kontra, asteartean, 20:45an. Itzulia aldiz, apirilaren 5ean izango da, Danimarkan.
Bi hitzordu garrantzitsu hauetarako, gainera, kamiseta berezia jarriko du salgai klubak, Irundik Europara izenekoa. Bi modelo egongo dira eskuragarri, kolore horian eta urdinean, eta bazkideek 10 euroan erosi ahalko dute; besteek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Astelehenean jarriko dituzte salgai, klubeko bulegoan.
Klubak zaletuei dei egin die “Europako gau magiko handi honetaz gozatzeko eta taldea lehenengo minututik bultzatzeko”.