TAO zaintzaileen lan poltsan izen emateko azken egunak dira
BAZ bulegoan egin behar da eskaera datorren asteko ostirala baino lehen.
TAO zaintzaileen lan poltsaren parte izateko deialdian izen emateko azken eguna apirilaren 1a da. Lan poltsa horren helburua aldi baterako beharrak asetzea dela azaldu du udalak, eta eskaerak, BAZ bulegoan egin beharko direla.
Oinarriak dagoeneko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jasota daudela jakinarazi du Juan Mari Altuna Pertsonal zinegotziak.