Martindozenea gazteentzako erreferentzia gunea
Egun, Martindozenean Gazteleku zerbitzua dago eta tarteka, txikientzako zenbait jardueratarako ere erabiltzen da.
GazteARTEan Irungo gazteria arloak, azterlan tekniko bat abian jarri du. Azterlan honek, aisia, berrikuntza, talentua, sorkuntza, balio soziala eta tokiko komunitatea ardatz izango dituen ekosistema gazte bat diseinatzea izango du helburu. Era honetan, Martindozenea eraikinean zer nolako ekintzak egin daitezkeen ondorioztatuko dira.
Santi Jimenez, udal ordezkariak azaldu duenez, osatu nahi duten ekosistema horrek Co-Living kontzeptua jasoko du, hau da, trukeak edo topaketak egiteko gunea izango da eta bertan lo egiteko aukera eskainiko da.
Udal-teknikarien, bitartekarien eta udal hezitzaileen eta gizarte eragilen ekarpenak jasotzeaz gain, inkesta bat abiarazi dute irungo gazteen iritziak jasotzeko asmoz. Inkesta Irungo Gazteria Zerbitzuaren instagram kontuan dago eskuragarri.
Gainera, Martindozenea eraikinean, bi saio presentzial antolatuko dituzte. Era honetan, gazteen iritziak bertatik-bertara jasoko dituzte. Lehena, hilaren 29an izango da eta bigarrena apirilaren 5ean, arratsaldeko 18:30 etan.
Ekintza hauekin, Irungo Udalak gazteekiko duen konpromezua berresten dela azpimarratu du udal ordezkariak.