Jai Alai World Tourreko slam bat Hondarribian jokatuko da
Donostia, Markina-Xemein, Gernika eta Hondarribiko pilotalekuetan jokatuko dira munduko txapelketako partiduak.
Goizean Bilbon aurkeztu dute 2022ko Jai Alai World Tour zirkuitua, eta bertan izan da Juan Luis Silanes Kirol zinegotzia. Orain arteko luzeena izango dela adierazi dute; maiatzean hasi eta abenduan bukatuko da. Osotara zesta puntako lau Grand Slam osatuko dituzte, eta kirolari hoberenak batuko dituen final four bat ere izango du txapelketak.
Grand Slam horiek, Gernika, Markina-Xemein, Donostia eta Hondarribian egingo dira. Lehen partidua maiatzaren 14an izango da Donostian, eta slam horren finala ekainaren 11n jokatuko dute. Tartean, beste slam guztiak egingo dituzte, eta azkenetarikoa Hondarribikoa izango da; uztailaren 15ean hasiko dute eta urriaren 1ean jokatuko dute finala.
EGUTEGIA:
- Donostiako Grand Slama: Maiatzak 14, 21 eta 28 eta ekainak 4 eta 11.
- Markinako Grand Slama: Ekainak 18 eta 25 eta uztailak 2, 9 eta 16.
- Gernikako Grand Slama: Uztailak 23 eta 30 eta abuztuak 6, 13 eta 16.
- Hondarribiako Grand Slama: Uztailak 15, 22 eta 29, abuztuak 5, 12, 19 eta 26, irailak 3, 10, 17 eta 24 eta urriak 1.
Beranduago Hondarribikoari buruzko xehetasun gehiago emango dituztela aurreratu dute.