Asteburuan emaitza bikainak lortu dituzte Irungo Musika Eskolako ikasleek
Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketan eta Cesar Uceda Lehiaketan parte hartu dute Irungo Musika Eskolako ikasleek.

Joan den asteburuan gauzatu diren bi lehiaketan parte hartu dute Irungo Musika Eskolako hainbat ikasleek. Alde batetik, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa izan zen gazteizen eta bestetik, Cesar Uceda Lehiaketa Leioan.
Gasteizen, Naroa Otamendik (akordeoia) Aimar Herrerak (biola), Ane Aristizabalek (bonbardinoa) Aiur Sujarek (tronpeta) lehen saria eskuratu zuten. Ander Estombak (perkusioa) Mikel Hernándezek (tronboia) bigarren saria eta Izaro Villoriak (biola) eta Danele Achucarrok (biolina) berriz hirugarrena.
Cesar Uceda Lehiaketan berriz, espediente akademikoaren arabera aukeratuak izan ziren estatu osoko 16 ikasleek parte hartu zuten. Bertan izan zen Irati Ibarra Irungo Musika Eskolako akordeoi ikaslea, eta bigarren postuarekin itzuli zen etxera.
Santi Jimenezek, Musika eskolako presidenteak eta Hezkuntzako ordezkariak, ikasleak zoriondu nahi izan ditu eta “gure musika-eskolak oso maila altua” agerian geratu dela eta pasa den asteburua “ikastetxean diharduen komunitate guztiaren lan bikainaren erakusgarri” izan dela gehitu du.