'Herri txiki, infernu handi', Hondarribian
Saioaren proiekzioa hurrengo asteko ostegunean egingo dute, eta sarrerak egunean bertan lortu beharko dira.

ETB-ko programa Herri txiki, infernu handi grabatu dute Hondarribian, eta saioaren dinamikari jarraituz, programaren proiekzioa eta grabazioa egingo dute martxoaren 31n 20:00etan.
Itsas Etxean izango da eta bertan egongo dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak, baita Sebastian Lizaso bertsolaria ere. Gonbidapenak, egunean bertan 18:00etatik aurrera hartu beharko dira leihatilan.