Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizartea

Irun Ekintzanen Jasangarritasunerako helburuak izango dira protagonista

Aurten, Irun Ekintzan, Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko itunaren ziklo berri bat hasiko da,  eta 2030 urtera bitarte iraungo du.

Irun Ekintzan ziklo berriaren aurkezpena.
Ane Mendizabal Sarriegi
Irun
2022/03/22

Pasa den astelehenean, hilaren 9an, Kontseilu Nagusiaren Bilkura izan zen, eta bertan, Irungo Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko itunaren balantzea egiteaz gain, hurrengo ziklorako 7 ildo landu zituzten.

Bilkura horretan, Ogasun udal ordezkaria ez ezik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano eta Enpresa eta Ekintzailetza mahaiko koordinatzaile den Lander Belokik, eta Irungo La Salleko Enplegurako Prestakuntzako arduradun eta Kualifikazio eta Laneratze mahaiko koordinatzaile den Mar Romo izan ziren.

Aurten hasiko den Garapen Ekonomikoaren eta Enpleguaren aldeko itunaren ziklo berri honetan, aurreko epealdian bezala, “hiriko ekonomia eta gizartea suspertzeko baldintzak sustatzea” izango da helburua. Baina horrez gain, Miguel Angel Páezek, Ogasun Udal ordezkariak azaldu zuenez, garapen jasangarrira izango da bereziki datozen urteetako protagonista. “Ingurumena errespetatzen dela” eta “inor atzean uzten ez dela” bermatuko da, eta halaber, “pertsona guztien gizarteratze eta laneratzea” ziurtatzeko lan egingo dutela adierazi zuen. Aldi berean, “teknologian, talentuan eta sormenean sakontzeko eta horiek guztiak elkarlanean sortutako sistema ekonomiko berritzaile eta zirkularra eraikitzeko oinarri gisa zabaltzeko apustua egin dugu”. 

Bestalde, Lander Belokik, batik bat, iaz izandako enpresen arteko topaketak eta jasangarritasuna sustatzeko neurriak nabarmendu zituen. Maria Romok aldiz, iazko zenbait jarduera goraipatu zituen, hala nola, ostalaritza eta turismo sektorerako frantses eskolak, enplegua bilatzeko eta sukaldaritza ikasteko tailerrak eta eraikuntzako laneko arriskuen inguruko prestakuntza.

Beti ere, garapen jasangarria kontuan izanik, honako hauek izango dira datozen urteetako lan ildoak: negozio eredu jasangarri berriak, komunitate sortzailea, enpresen berrikuntza eta lehiakortasun jasangarria, enplegu eta prestakuntza ekosistema, laneratzea, egoera ahulean dauden taldeak eta Irungo merkataritzaren eraldaketa.

Helburuak aurrera eramateko, Udalaren aurrekontutik 1.524.758,98 euro ipiniko dituzte, Ekintzaileentzako eta enpresa berrien sorrera eta birgaikuntzarentzako laguntzetatik 758.000 euro jasoko dira, eta Enpresa eta Ekintzailetza, Kualifikazioa eta Laneratzea eta Merkataritza mahaietan neurriak ezarriko dira. Gaineram Gipuzkoako Foru Aldundiak diru laguntzak ematea espero dutela aipatu du Udal Gobernuak. Era honetan, 2,5milioi euroko aurrekontua izango luke Irun Ekintzanek 2022-2030 urteetarako.

Ostiral honetan izango den osoko bilkuran, datozen urteetako estrategiak aztetuko dituzte, eta Kontseilu Nagusiaren Bilkuran osatutako dokumentua bozkatuko dute.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.