Euskararen bitartez, hiriko historia, eraikinak eta tradizioak ezagutzera
Udal euskaltegiak irteera bereziak eskainiko ditu datozen asteotan. Asteartean egingo dute lehena, Mertxe Trantxe historialariarekin.
Irungo udal euskaltegiak ikasleentzako irteera programa berezi bat abiatu berri du, “hirian barrena, hizkuntzaren bidez, ikasleek hiriko historiaren, eraikinen eta tradizioen xehetasun gehiago izateko” asmoz. Saioak doakoak izango direla aurreratu du udalak, eta ondorengo egunetan egingo dituzte:
- Hilak 29 (asteartea): 18:30etik 20:00etara bitartean, Mertxe Tratxerekin.
- Apirilak 6 (asteazkena): 16:30etik 18:00etara bitartean, Pia Alkainekin.
- Apirilak 8 (ostirala): 10:00etatik 11:30era bitartean, Maria Jose Noainekin.
Oraindik tokiak geratzen dira, eta ikastegitik kanpoko pertsonek ere aukera izango dute izena emateko. 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu beharko da.