Igandeetan jarri dute hitzordua, eta ia egun osoan zehar egongo dira artisauak.
Bi urteko geldialdia eta gero, berriz egingo dute Artisau azoka kirol portuko paseoan. Hondarribiko Udala, Euskadiko Kirol Portuak eta Eskuzlan Artisauen elkarteak ekarri dute bueltan ekimena.
Hilabeteko hirugarren, laugarren eta bosgarren igandeetan jarriko dituzte mahaiak, urte osoan zehar, eta 10:00etatik 18:00etara. Gainera, jai egunetan ere azoka egongo da, eta ildo horretan, apirilaren 17, 18 eta 25ean egingo dute.