Txema Egiguren omenduko dute bihar Hendaian
Duela urtebete zendu zen hendaiarra. Hori dela eta, Errepublika plazan elkartuko dira bihar, arratsaldeko 17:00etan.
Bihar, martxoaren 19, Txema Egiguren euskaltzale eta Hendaiako danborradaren sortzaileetako bat izandakoa omenduko dute Hendaiako Errepublika plazan, udaletxe parean. Hitzordua arratsaldeko 17:00etan finkatu dute, eta ingurukoek txuri-urdinez jantzita bertaratzera dei egin dute. Hortaz gain, gustuko duenak danborra eraman dezakeela ohartarazi dute ere, plazari giro hobea jartzeko.
Gaur duela urtebete zendu zen Txema Egiguren, eta biharkoa agur bero bat emateko aukera izango da.