Ikasle grebaren harira, aurkezpenak egin ditu IAk
Hamarnaka ikasle elkartu dira Pio Baroja eta Taialan, martxoaren 24ko ikasle greba aurkeztu eta arrazoien inguruan hausnartzeko.
Datorren ostegunean, martxoaren 24an, Ikasle Abertzaleak antolakundeak ikasle greba antolatuko du, eta mobilizazioak egingo ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Horren harira, Euskal Herri osoko heziguneetan aurkezpenak egiten dabil.
Hala, Irungo Pio Baroja BHI eta Hondarribiko Talaia BHI institutuetan greba egiteko arrazoi eta honen nondik norakoez aritu ziren atzo. Ikasle antolakundeko kideen arabera, besteak beste, EAEko hezkuntza erreformak segregazioan sakondu, digitalizazioa medio enpresa pribatuen esku-hartzea areagotu, edota euskaraz ikasteko berme eza dakartza.
Hori guztia dela eta, martxoaren 24an Donostiako Ibaeta kanpuseko aulariopetik eguerdiko 12:00etan abiatuko den manifestazioan parte hartzera gonbidatu dute ikasleria.