'Emaduman' erakusketa martxoaren 31 arte egongo da ikusgai
Menchu Gal, Carmen Maura zein Ana Izuraren arte lanak ikus daitezke erakusketan. Ekimena martxoaren 8aren harirako programaren baitakoa da.
Irungo udal liburutegian hilabetearen amaierara arte egongo da “Emaduman” erakusketa ikusgai. Bertan, hogeita zortzi emakume artisten lanak daude ikusgai; artean Menchu Gal, Carmen Maura zein Ana Izurarenak. Juncal Eizagirre Kultura zinegotziaren arabera, emakume artistak ikustarazi eta balioa emateko ezinbestekoak dira ekimen mota hauek.
Ekimen hau Martxoaren 8aren harira Irungo Udalak antolatutako programaren baitakoa da.