Dendetarako bono kanpaina azken 15 egunetan sartu da
Hondarribiko Udalak tokiko komertzioa hauspotzeko iaz jarri zuen abian kanpaina. Bada, martxoaren 31n emango diote bukaera.
Hondarribiko denda komertzialetako bonu kanpaina amaitzear da. Udaleko Maria Serrano Merkataritza eta Sustapen Ekonomikorako zinegotziak prentsaurrekoa burutu du gaur goizean, eta kanpaina azken 15 egunetan sartu dela ohartarazi du. Martxoaren 31n, ostiralean, amaituko da beraz iazko urritik abian den egitasmoa.
Azken hilabeteetan, 49 establezimendutan egon da bonuak eskuratzeko aukera. Horietan, gutxienez hogeita hamar euroko erosketak egin ezkero, hamar euroko deskontuak jaso dituzte hondarribitarrek.
Gabonetan etenaldia egin ostean, urtarrilaren 10ean abiatu zuten berriro kanpaina.