Death Cafe izango da, hilaren 24ean, Kabigorrin
Heriotzari buruz hitz egiteko topagunea izango da, kafe baten bueltan.

Bidasoa Zurekin eta Kabigorriren eskutik, datorren ostegunean, hilak 24, Death Cafe ekintza egingo dute Peña kaleko lokalean. Ekintzaren asmoa, kafe eta bizkotxo baten bueltan heriotzaren inguruan hitz egiteko toki bat eskaintzea da.
Antolatzaileek argi utzi dute ez dela dolua gainditzeko ezta esperientzia pertsonaletan laguntzeko toki bat, baizik eta espazio “konfidentzial eta adeitsua”.
Parte hartzeko izena eman behar da emailez (bidasoazurekin[abildua]gmail.com) edo telefonoz )656 721524, Montse). Whatsapez ere egin daiteke.