'Zer ari da gertatzen Ukrainan?' hitzaldia eskainiko du Txente Rekondok Hazian
Datorren asteartean eskainiko du nazioarteko analistak hitzaldia, arratsaldez. Irekia izango dela aurreratu du Sortuk.
Ukrainan zer gertatzen ari den jakin nahi dutenek zita garrantzitsua dute datorren asteartean (hilak 22) Irungo Hazia kultur elkartean. Irungo Sortuk antolatuta, hitzaldia eskainiko baitu Txente Rekondo nazioarteko analistak, ‘Zer ari da gertatzen Ukrainan?’ izenburupean. Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazkaz eta honen ondorioez ariko dira.
19:00etan hasiko dute saioa, eta irekia izango dela aurreratu dute antolatzaileek.