Trinketeko Gipuzkoako Paleta Argentinarreko finalak, Ramuntxo Berrin
Larunbatean izango dira, 10:00etatik aurrera, eta Ramutxo Trinkete Kluba eta Kurpil Kirolaken arten jokatuko dituzte lehen eta bigarren mailako finalak.

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako Gizonezkoen Paleta Argentinarreko finalak jokatuko dituzte larunbat honetan Ramuntxo Berri trinketean, 10:00etatik aurrera. Bi lehia izango dira. Batetik, bigarren mailako finala Kurpil Kirolak 2 (Iñaki Ramirez eta Jesus Martinez) eta Kurpil Kirolak 1 artean (Lander Lazkano eta Lauren Cruz) eta, bestetik, lehen mailakoa: Ramuntxo 2 (Ander Monserrat eta Markel Mutuberria) eta Kurpil Kirolak 2ren artean (Unai Sagarzazu eta Miguel Almandoz) jokatuko dute finala.