Bertan behera utzi dute Bidasoan desagertutako migrantearen bilaketa
Azken bost egunetan ez dute arrastorik topatu, hala jakinarazi du Ertzaintzak. Dena den, ikerketak zabalik jarraitzen du.
Larunbatean Bidasoa ibaian desagertutako migrantearen bilaketa bertan behera utzi dute, hala jakinarazi berri du Ertzaintzak. Larunbatetik ibili dira bilaketa lanetan, baina arrastorik topatu ez dutenez, lanak bertan behera uztea erabaki dute. Dena den, Ertzaintzaren iturrien arabera, ikerketak zabalik jarraitzen du.