'Korridore humanitarioak denontzat' lemapean elkartu dira Behobian
Irungo Harrera Sareak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean. Joan den larunbatean Bidasoa ibaian lagun bat desagertu izana salatu zuten gogor.
Irungo Harrera Sarearen deiari jendetzak erantzun zion atzo arratsean. Gogor salatu zuten joan den larunbatean Bidasoa ibaian lagun bat desagertu izana, Hendaiara igaro nahian ari zela. Bide batez, iaz Irunen bizia galdu zuten zapi migranteak ere gogoratu zituzten bertaratutakoek.
Korridore humanitarioak exijitu zituzten atzoko mobilizazioan, “denontzat”, Ukrainatik zein Afrikatik iritsitako lagun guztientzat. “Ez da onargarria 2022.urtean ere beste pertsona baten desagerpenaren berri eman beharra. Bide seguruek ez dituzte pertsonak desagerrarazi edo hiltzen, bai aldiz, kontrol arrazistek”, esan zuten amorruz. Babes beharrean dauden guztiei bermatu behar zaie “harrera duin eta integrala”, hori ere exijitu du Harrera Sareak, eta guztiei baliabide berberak emateko eskatu dute.
Desagertutako lagunaren bila jarraitzen dute oraindik.