'Larreaundi, auzo langile baten kronika' dokumentala proiektatuko dute Kabigorrin
Auzoko bizilagunen eta zenbait gizarte eragileren testigantzak bildu dituzte lanean. Ostegunean estreinatuko dute.
Larreaundi, auzo langile baten kronika izeneko dokumentala estreinatuko dute ostegunean (hilak 17) Irungo Kabigorrin (19:30ean). Felix Martin Camara dokumentalgileak eta Zoa Tamara Cuellar antzerkigileak egin dute ikus-entzunezkoa, Erribera 2020 bekari esker.
Prozesu neketsu baten emaitza izan da dokumentala, hori nabarmendu dute Kabigorriko kideek. Auzoko bizilagunen eta zenbait gizarte eragileren testigantzak bildu dituzte lanean eta oroimenean eta auzoaren, lurraldearen eta jendearen bilakaeran sakondu dute. Orotara 61 minutuko iraupena du ikus-entzunezkoak.
Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte.