Hiru atxilotu Irunen, ostalaritzako establezimendu bateko langile bati eraso egiteagatik
Bi mutil eta neska bat atxilotu dituzte, garbiketako langile bati erasoa egitea leporatuta. Ikerketa zabalik dago oraindik, inplikatutako beste norbait ote dagoen argitzeko.
Atzo (hilak 13) Ertzaintzak hiru gazte atxilotu zituen, Irungo ostalaritzako establezimendu bateko langile bati eraso egiteagatik, hala jakinarazi berri du Segurtasun sailak.
Anaka auzoko establezimendu batean izan zen erasoa. Hiru lagunek garbiketako langilea jo zuten, kanpoaldea garbitzen ari zenean. Lekukoen arabera, ostikoak eman zizkioten, horietako bat buruan. Konorterik gabe utzi zuten langilea eta suturako puntuak eman behar izan dizkiote.
Inguruan aurkitu zituen Ertzaintza hiru gazteak, identifikatu eta atxilotu egin zituzten. Ikerketa zabalik dago oraindik, inplikatutako beste norbait ote dagoen argitzeko.
22 eta 23 urteko bi mutil eta 23 urteko neska bat atxilotu zituzten, agintari judizialen esku utzi dituzte gaur goizean.