Bihar banatuko dituzte Mikromezuen Lehiaketako sariak
Orotara 211 lan aurkeztu dituzte aurten. Eguzkitza DBH, San Vicente de Paul, Erain, Eskibel, Irungo La Salle eta Txingudi ikastetxeek parte hartu dute.
Bi urte geroago, aurten bai Mikromezuen Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia egingo dute bihar (hilak 15). Palmera Montero Guneak jasoko du saioa, 18:00etatik aurrera. Bertan, hiriko ikastetxeak izango dira, “belaunaldi berriak kontsumo arduratsuaren inguruko jardunbide egokiez sentsibilizatzeko” probestuko dute saioa. ‘Nola aldatuko zenuke mundua zure kontsumoaren bidez?’ leloaren baitan sortu dituzte aurtengo mezuak.
Sariak adinaren arabera banatuko dituzte. LHklo 5 eta 6. mailako eta DBH 1. mailakoek smartwatch bat irabazteko aukera izango dute, euskarazko zein gaztelaniazko ataletan. DBH 2, 3 eta 4. mailakoek aldiz, etxera ordenagailu eramangarri bat eraman ahalko dute.
Orotara 211 lan aurkeztu dituzte, Eguzkitza DBH, San Vicente de Paul, Erain, Eskibel, Irungo La Salle eta Txingudi ikastetxeek parte hartu dute aurten.
“Urte berezia da, sariak banatzeko ekitaldia berreskuratzen dugulako, prebentzio neurri batzuk hartuta bada ere. Duela bi urte, hura izan zen bertan behera utzi behar izan zuten lehen ekitaldietako bat, eta, beraz, berri ona da itzuli izana. Garrantzitsuena da ikusten jarraitzen dugula gazteenek inplikazioa eta konpromisoa dutela kontsumo arduratsuarekin, eta hori berriro erakutsi dute, imajinazio handia izan baitute beren mezuak hitz gutxitan biltzeko”, esan du Rebeca Gonzalez ordezkariak.