"Bidasoako migrazio dramarekin bukatzeko altuerako konponbideak" eskatu ditu Elkarrekin Podemos-IUk
Korridore humanitarioak eskatu ditu David Nuño bozeramaileak, "bai une honetan gerra izugarri baten ondorioak pairatzen ari diren Ukrainako errefuxiatuentzat, bai etorkizun hobea aurkitzeko helburu bakarrarekin egunero gure udalerrira iristen diren pertsonentzat".
Larunbatean Bidasoa ibaian izandako desagerpenarekin kezkati agertu da Elkarrekin Podemos-IU taldea. “Egoera larri horiek berriro gerta ez daitezen” konponbideak eskatu dituzte, “migratzaileentzako igarobide seguruak sustatzeko” beharraz aritu dira hedabideei bidalitako ohar batean.
Korridore humanitarioak eskatu ditu David Nuño bozeramaile eta ordezkariak, “bai une honetan gerra izugarri baten ondorioak pairatzen ari diren Ukrainako errefuxiatuentzat, bai etorkizun hobea aurkitzeko helburu bakarrarekin egunero gure udalerrira iristen diren pertsonentzat”. Irun eta Hendaia arteko mugako kontrolek “izaera arrazista garbia” dutela erantsi du, eta Frantziako agintariei eskatu die “gure mugan kontrol arrazistak bertan behera utzi ditzatela, horrelako tragediak inoiz gehiago ez deitoratzeko”.