Lapitze auzoko galtzada eta espaloiak asfaltatuko dituzte aurki
Azaldu dutenez, Elitxu auzoarekin duten konpromezuaren baitan ulertu behar dira lanok. Beste hamaika auzotan onartu dituzte asfaltatze lanak.

Tokiko Gobernu Batzarrak 510.000 euroko aurrekontua onartu berri du, Irungo dozena bat auzoetan asfaltatze-planak egiteko. Horien artean, Cristina Laborda obretako udal ordezkariak Lapitzeko lanak nabarmendu nahi izan ditu. Izan ere, bertan galtzada konpontzeaz gain, oinezkoen espaloiak ere eraberrituko dituzte. Gainera, oinezko pasabideetan itsuentzako erliebezko baldosak jarriko dituzte.
Udal ordezkariaren esanetan “Elitxu auzoarekin duten konpromezuaren baitan” ulertu behar dira lanok. Zehatz-mehatz, Alarde kaleko bidegurutzetik General Freyre kalearen elkarguneraino zabalduko dituzte obrak.
Lapitzeko obrez gain, inguru hauetan ere onartu dira asfaltatze-lanak: Antonio Valverde kalea, Nafarroa hiribidea, Letxunborro hiribidea, Legazpi kalea, Lepanto kalea, Harmugarrieta kalea, Maria Juncal Labandibar kalea, Muinogaina kalea, Ramón Iribarren kalea, Zuberoa kalea, Lapitze kalea, eta Anaka kalean.