Hemezortzigarren urteurrenean, M11ko biktimak omendu dituzte
Gaur eguerdian, ordezkari politikoak Iparralde Hiribideko monumentura hurbildu dira, lore sorta bat eskaini eta biktimak omentzeko.
Duela hemezortzi urte, 2004ko martxoaren 11n, 193 pertsona hil ziren eta milaka zauritu Madrilgo trenbide inguruetan, zenbait talde islamisten erasoengatik.
Hori dela eta, erasoen urteurrenean udal gobernua, udal taldeetako bozeramaileak zein Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak Iparralde hiribidean atentatuetan hildakoen omenezko monumentura hurbildu dira. Lore sorta utzi diete ere.