Asteburu honetan, artisautza azoka Irungo erdigunean
'Igandero' egitasmoaren baitan, Lan-Eskuz elkarteak orotariko produktuen postuak jarriko ditu Irungo Kolon pasealekuan.

Etzi, martxoaren 13an, “Igandero” ekimenaren baitan, Irungo erdigunean bertako artisautza azoka antolatu dute. Horrela, goizeko 11:00etatik aurrera, Eskuz-Lan elkarteak antolaturiko azokan orotariko produktuak egongo dira eskuragarri: besteak beste, moda osagarriak, artea eta material birziklatuekin egindako produktuak, jositako gaiak, serigrafia, edota Euskal Herriko jantzi tipikoak.
Kolon pasealekuko asfaltatze lanak zirela eta, zenbait astez bertan behera utzi ondoren, pasa den asteburuan ekin zioten berriro ere “Igandero” egitasmoari.