Oskarbi taldearen eta IGA Abesbatzaren emanaldia Irunen

Bi taldeek "tandem interesgarria" osatuko dute igande honetan Amaia Kultur Zentroan.

Oskarbi Taldearen entsegua.

Oskarbi taldeak eta IGA Abesbatzak euskara ardatz izango duen emanaldia eskainiko dute igande honetan, Irunen, eta “tandem interesgarria” osatuko dutela ziurtatu dute.

Egitaraua honakoa izango da; lehendabizi IGA Abesbatzak girotuko du Amaia Antzokia beren bereizgarria den musika koralarekin. Ondoren, Oskarbi taldeak bere polifoniekin Kantuan zuei disko berriko zenbait pieza eskainiko ditu, eta azkenik, bi taldeek lau kantu abestuko dituzte elkarrekin.

Oskarbi musika Taldeak 55 urte daramatza euskal musikagintzan, eta beraz, esperientzia zabala duen taldea da. Gainera, lau urtez, 1968tik 1972ra bitarte, Ez Dok Amairu taldearen parte izan zen.

Kontzertua Irungo Amaia Kultur Zentroan izango da, hilaren 13an, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 5 eurorengatik eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.