Osasun Bidasoa Plataformaren elkarretaratzea hilaren 9an

Gipuzkoako Batzar Nagusietan Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoaren berritzea aztertuko dute.

Bidasoa ospitalea Osasun Bidasoa Plataformaren elkarretaratzea Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzaren kanpoaldean

Biharko egunean, Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Bidasoa Ospitaleko bloke kirurgikoa berritzea aztertuko dute, eta horrenbestez, Osasun Bidasoa Plataformak elkarretaratzea egingo du erakundearen egoitzaren kanpoaldean. Bertan, komunikatu bat irakurriko dutela aurreratu dute.

Elkarretaratzea, asteazkenean, hilaren 9an izango da, goizeko 9:00etatik aurrerra, Donostian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.