Udalak bizikletak aparkatzeko ehun postu inguru gehiago instalatu ditu
Kirol eremuak, ikastetxe inguruak eta haurren jolas eremu zein parkeetan egokitu dituzte postuak, baita Zabaltza plazan eta CBAn ere.
Irungo Udalaren Mugikortasun arloaren arabera, bizikletak aparkatzeko ehun postu berri inguru egokitu dituzte hiriko zenbait ingurutan. Hala nola, kiroldegietan edo Artia eta Galeko futbol zelai zein Uranzuko pilotalekuetan egokitu dituzte, baita Eguzkitza, La Salle, el Pilar eta Toki Alai ikastetxeen eremuetan ere. Gainera, haurren jolas eremuetan ere jarri dituzte aparkatzeko postuak; skate parkean, Palmera Monteron, Dunboan edo Dolores Salisen, hala nola. Erdiguneko Zabaltza plazan eta CBAn ere atondu dituzte zenbait leku.
Borja Olazabal Irungo Udaleko Mugikortasuneko ordezkariaren hitzetan, errazagoa izango da aurrerantzean bizikletaz mugitu eta berau aparkatzea. Hortaz gain, lanak Exola 2007 SL enpresak egin ditu, eta 18.740 euroko kostua izan dute.