Euskararen Hilabetea izango da martxoa
Udalak zenbait ekimen antolatu ditu, haur eta gazteengan "euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko". Hilaren 10etik 31ra iraungo du.

Irungo Udaleko Euskara Arloak Euskararen Hilabetea antolatu du martxoaren 10etik 31ra “Sortu, egin eta eragin euskaraz!” lelopean. Egitasmo honen bidez, haur eta gazteen motibazioan eragin nahi dute, euskararen aldeko jarrera positiboa sustatzeko helburuarekin.
Bide horretan, hilabete osoan zehar hiru motatako ekimenak antolatu dituzte. Alde batetik, 3 eta 16 urte arteko ikasleen lanak jasoko dituzte Irunero hilabetekariaren bi ale berezik. Horrela, ikasleen sormena erakustea bilatuko dute. Bestetik, euskaraz ekoitzitako ikuskizun desberdinak eskainiko dituzte hiru txandatan, adinaren arabera. Ikuskizunok “Butterfly Effect”, “Ameriketako Bidaia” eta “Safari” antzezlanak dira. Hortaz guztiaz gain, bi mintzodromo antolatu dituzte, Mendibileko Merkataritza Gunean. Honakoek DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek gainontzeko institutuetako ikasleekin zenbait gaien inguruan hitz egin eta eztabaidatzeko aukera izatea edukiko dute xede.
Informazio osoa Irungo Udalaren webgunean dago eskuragai.