Datorren astean, Santiagora helduko da 'Alkatea auzoetan' egitasmoa
Postontzi elektronikoa jarri dute eskura, asteartean iritzi eta proposamenen bilketa egingo da, eta ostegunean alkatea ibiliko da auzoan.
Azken asteetan “Alkatea auzoetan” proiektua jarri da martxan, eta alkateak Behobia, Urdanibia, Elitxu-Lapitze eta Oñaurre zein San Miguel auzoak bisitatu ditu. Bada, datorren astean Santiagoren txanda izango da. Horren harira, gaurtik aurrera, ostirala, postontzi elektronikoa jarri dute auzokideen eskura. Helbide honetan sakatuta, orotariko iradokizunak egin ahalko dizkiote alkateari.
Martxoaren 8an bada, asteartea, Santiagoko auzo elkartearen ondoan karpa jarriko du udalak, eta goizeko 11:00etatik aurrera iritzi eta proposamenen bilketa egingo da, bertatik bertara. Ostegunarekin batera, hilak 10, Jose Antonio Santano alkatea auzo elkarteko ordezkariekin ibiliko da auzoan barrena.