Bueltan da 'Igandero'
Igandean espazioa egokitu da Irungo erdialdean, oinezko eta txirrindularientzat. Datorren astean, ordea, artisau azoka antolatuko dute.
Asteburu honetan itzuliko da ‘Igandero’ egitasmoa Irunera. Oinezko eta txirrindulariek haientzat egokitutako espazioa erabiltzeko aukera izango dute igande honetatik aurrera, beraz. Hori dela eta, Kolon Pasealekua itxita egongo da goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara, baita Irunbusen lehen, bigarren eta laugarren geltokiak ere, ordutegi horren barnean.
Hortaz gain, datorren asteko iganderako artisau azoka antolatuko du Irungo Udalak, Eskuz-lan elkartearekin batera. Kolon Pasealekuko asfaltatze lanak zirela eta, bertan behera utzi behar izan dute zenbait astez.