Udaberri Sariko lehen finala, bihar Jostaldi pilotalekuan
Zuriarrain eta Barbero, eta Elduaien eta Zazpe elkarren aurka lehiatuko dira.
Mikel Egiguren Udaberri Sariko lehenbiziko zesta puntako kadeteen finala jokatuko dute, bihar, 18:30ean, Jostaldi pilotalekuan. Hodei Zuriarrain eta Beñat Barberok (Gazteleku) osatutako bikotea, Eneko Elduaien eta Jon Zazpe hondarribiarren aurka arituko dira.

