Ikamak mobilizazioak egingo ditu hilaren 29an, "hezkuntza sistema aldatzeko"
"Ustelduta dagoen hezkuntza eredu batean hezten gaituzte", esan dute. Hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte.
Ikasleria Martxan (Ikama) erakundeak mobilizazio eguna antolatu du hilaren 29rako. Egungo hezkuntza sistema “egoera prekarioan” dagoela uste dute. “krisi betean”. Horregatik, hezkuntza sistema alda dadila eskatzeko manifestazioak deitu dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Donostiakoa 12:00etan aterako da Bulebarretik.
Ikamaren ustez, pandemia egoeragatik “eztanda” egin du gizarteak, “krisi anizkoitza da, eta ondorio larriak uzten ari da gure bizitzetan”. Hezkuntza ereduaren nolakotasunaren gaineko gogoeta ere partekatu dute Ikamakoek: “Ustelduta dagoen hezkuntza eredu batean hezten gaituzte”.
Hori dela-eta Oarsoaldeko ikasleei dei egin diete hilaren 29ko mobilizazioetan parte har dezaten.