COVID-19aren tasen beherakada handia Irunen eta Hondarribian
Azken egunetako positiboen jaitsieragatik, Irungo eta Hondarribiko tasek era oso nabarmenean egin dute behera.

COVID-19aren azken oldarraldia lausotzen ari da Irunen eta Hondarribian. Hori diote Osasun Sailak emandako datuek. Aste honetako astelehenetik asteazkenera koronabirusagatik 86 pertsona kutsatu dira Irunen (65) eta Hondarribian (21). Bi aste atzera eginda (otsailaren 14tik 16ra) 128koa izan ziren jasotako positiboak, 87 Irunen eta 41 Hondarribian.
Zenbaki horien, eta aurreko egunetakoen eraginez, tasak asko jaitsi dira azken bi asteetan bi herrietan. Honakoak dira tasen datuak, Osasun Sailak zabaldu duen txostenetik jasotakoak.
- Irun. Tasa: 382 (otsailaren 16an 1.268koa zen).
- Hondarribia. Tasa: 577 (otsailaren 16an 1.524koa zen).