Laugarren foro irekia egingo du Ziztakak ostiralean
Azken hilabeteetan egitasmoak egindako harreman biratik ateratako emaitza eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.
Ostiralean (hilak 4), Palmera Montero Gunean, Ziztakak IV: foro irekia egingo du. Laugarren honetan, azken hilabeteetan egitasmoak egindako harreman biratik ateratako emaitza eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Izan ere, aurrerantzean jarraituko den estrategia «fintzeko orain arte sortutako oinarriaren laguntza» behar dute taldekoek, eta irundarrak parte hartzera gonbidatu dituzte.
«Proiektua aurrera doa eta gakoetako batekin topo egin dugu», esan dute. Gehiago jakin nahi duten irundarrek 19:00etan izango dute hitzordua.
Bestalde, hilaren 12an (larunbata da), Kulturakadak proposatutako bigarren egitasmoa egingo dute, «ardatza hitzan jarriz, literaturan». Honetan, Lupe Lekuona ipuin kontalaria eta Josevinsky marrazlea ariko dira, San Juan plazan, 12:00etan. Ekitaldi honetara ere animatu ditu irundarrak Ziztaka-k.